Skip to content
k3b edited this page Apr 17, 2020 · 2 revisions

Argazki kudeatzailea

Kudeatu argazki lokalak: Aurkitu/kopiatu/Editatu-Exif eta erakutsi galerian edo mapan.

Argazki lokalak kudeatzeko argazki-galeria:

Ezaugarriak:

  • Aurkitu azkar argazkiak etiketak(hitz-gakoak), (azpi)karpetak, data, informazio geografikoa, izenburua... erabiliz
  • Bistaratu emaitzak galerian edo mapa geografiko batean, openstreetmap-i esker.
  • Fitxategi-kudeaketa: Kopiatu, mugitu, aldatu izena, bidali, argazkien babes-kopia inkrementala ... .
  • Bilduma birtualentzako euskarria.
  • Editatu exif metadatuak: Data, izenburua, deskripzioa, etiketak(hitz-gakoak), geo, balorazioa, ....
  • Auto-prozesatzea: Lekuz aldatzean aldatu izena automatikoki argazkia edo fitxategia eta/edo gehitu metadatuak
  • Irudien bilduma handiak kudeatu ditzake (20000+ argazki 1000+ karpetatan).
  • Memorian arina (1.5 MB), memoria gutxiko Android 4.0 zaharretan dabil
  • Erabili Androiden irudi eduki-hornitzailea. Ez dira zertan irudiak aurretik eskaneatu behar
  • Exif, IPTC, XMP multimedia eta argazki eskaner hedatua

Pribatutasuna:

  • Argazkiak ezkutatu ditzake beste galeria edo irudi hautatzaileen begietara.
  • Gordailu modua: Gaituz gero nahi ez diren argazkiak ezin dira ikusi eta ekintza arriskutsuak (adib. ezabatu) debekatuta daude. Honela lasai utzi ahal diozi zure gailua beste inori.
  • Argazkiak gailu lokalean geratzen dira. Ez dira inora igotzen.
  • Iragarkirik ez, jarraipen-elementurik ez, librea eta kode irekikoa, F-Droid biltegian eskuragarri

Beharrezko Android baimenak:

  • INTERNET: OpenStreetmap zerbitzaritik mapa deskargatzeko
  • ACCESS_NETWORK_STATE eta ACCESS_WIFI_STATE: wifi/internet ote dagoen antzemateko, geo datuak deskargatzen hasteko
  • WRITE_EXTERNAL_STORAGE deskargatutako mapak fitxategi sistema lokalean cache gisa gordetzeko eta argazkiekin eragiketak egiteko
  • READ_LOGS kraskatze txostenak (balude) irakurtzeko eta testu-fitxategian gordetzeko.

Clone this wiki locally